Kaixo denei:
Ni Garazi Urdangarin naiz eta Magisteritza graduko 2. mailan nago, Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskolan. Honako blog honetan, lau hilabetean zehar Informazio eta komunikazio teknologia (IKT) ikasgaian egiten ditugun eta lantzen ditugun gai edo tailer ezberdinen berri emango dizuet.
Aurretik azaldu nahi nizuekeena, blog-a indibiduala izan arren egindako lan guztiak taldeka egin ditugula da. Hau da, nik beste hiru ikaslerekin batera JAGA izeneko talde bat osatu dugu. Lanak batera egin arren, bakoitzak bere bloga antolatu du egindakoaren informazioa eta ondorioak adieraziz. Beraz, orrialdeetan ikusiko duzuen bezala, nire taldekideen estekak txertatu ditut orrialde guztietan zuek hauen blogak ikusi ahal izateko.
Besterik gabe, blog hau zuen intereseko izango dela espero dut!
