1.MAILARAKO ARIKETAK

        Gaurko honetan, 1.mailakoentzako ariketak egiten aritu gara. Ariketa hauek Edilim izeneko programa baten bidez egin ditugu, lehenengo Lehen Hezkuntzako maila bat aukeratu dugu taldekideen artean ariketen zailtasuna zehazteko. Lau taldekideak 1.mailan praktiketan ibili garenez, ziklo honetako aurrentzat bideratutako ariketak prestatu ditugu. Nik, haur jolas bat prestatu dut. Praktiketan aritu naizen haurrek Patrulla Canina marrazki bizidunen inguruan asko hitz egiten zutenez, marrazki hauetako bi pertsonaien argazkiak hartu eta bi puzzle prestatu ditut. Honen pitartez pentsatzeko gaitasuna landu ahal izango dute haurrek. Esteka honen bidez nire puzzlea ikusi ahal izango duzue:

https://drive.google.com/open?id=0B2ms69pSJ6tiVmlEdXM2WEp4dHc

        Nire taldeko Yadirak, gorputzeko atalak lantzeko ariketa bat prestatu du. Bertan gorputzeko atal ezberdinen argazkiak ikusiko dituzue, eta argazkiaren azpian zer den adierazi beharko duzue. Ariketa honen bidez, zuen ikasleek gorputzeko atalak euskaraz lantzeaz gain idazketa lantzeko aukera izango dute. Hona hemen Yadirak prestatutako jardueraren esteka:

https://drive.google.com/open?id=0By8ZLN2PcWRmX0cwTVlkdFFqRTA 

         Nire taldekide Ainhizek, ingelesa lantzeko ariketak prestatu ditu. Bertan, eskolako materialaren izenak ingelesez ikasi eta lantzeko aukera izango duzue. Hau da, irudi bakoitza dagokion materialaren izenarekin lotu behar du ikasleak. Hona heme Ainhizek prestatu duen ariketaren esteka:



        Nire taldeko Amaiak, animaliak lantzeko jarduera prestau du. Honetan animaliak landuz, hizki zopa bat egin du. Hau da, animali ezberdinen argazkiak jarri ditu eta hizki zopan animalia horien izenak aurkitu beharko dituzte haurrek. Hona hemen Amaiak eginiko ariketaren esteka:

https://drive.google.com/open?id=0B7hABOty7xdoa3IwWWhBSk1relk 


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina