Bestalde, gaur egun gizartean oraindik ere estereotipoak oso finkatuak daude eta horren eraginez sortzen dira genero ezberdintasunak, hau da, nexka eta mutilen artean dagoen desberdintasun horrek, sexismo, transexualitatearen onarpen ez, homofobia... bultzatzen ditu.
Onartu behar dugu, aurrerapauso handiak eman direla iraganetik, baina oraindik bide luzea dago egiteko.
Guk alderdi guzti hauek transmititu nahi izan genituen gure artefaktoan.
- Umen txikiak : Sorpresa.
- 10 urte inguruko gazteak : Barreak eta lotsa.
- Gazteak : Ez ikusiarena egiten zuten.
- Helduak : Interes gehien adierazi zuten izan ziren.
- Zaharrak : Aurpegi arraroak.
Bestalde heldu batzuekin hitz egiteko aukera izan genuen eta bi elkarrizketa sakon eta berezi izan genituen.
- Lehenengoa dendari batekin izan zen, bere gaztaroan genero berdintasunaren alde hainbat mugimendu egin zirela aitortu zuen. Baina, bere ustez orain pausaldi nabaria zegoela zioen, etorkizuna gure esku dagoela aipatu zuen.
- Bigarrena bikote batekin izan zen, hauekin bere seme alabekin izan duten esperientziaz hitz egin gunuen. Bertan emakumeak aipatu zuen gaur egungo gizartearekiko zuen beldurra eta arazo hau konpondu ahal izateko gizonei emakumeei errespetatzen irakatsi behar zaiela. Bestalde hizkuntzak sortzen zuen genero desberditasuna aipatu zuten. Adibide gisa, gaztelanian nosotros/nosotras desberdintzen denean euskara edo ingelesean gu/we erabiltzen da sexua desberdindu gabe eta denak multzo berean sartuz.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina